XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biaramonean Volskundliches Museum-era, baiño itxita zegoen.

Egun berean Viena-ko lagundi ta bizibideen exposizioan agertzeko, Museo artako gauza asko atera bait zituzten.

Gertakizuna xeetasun bereziz kontatzen digu nere osabak: Erakusketaren zaldiketak (cabalgatas) ikusi ditut: erriaren erditik aterata Rotund-eraiño.

Lagundi edo bizibide bakoitzak bazuen, bere gurdia, bere ikur eta guzti; esne-zaleek, beiak, lan-tresnak, langilleak zeramazkiten... berdiñ burgiñek, ardo-saltzailleek, okiñek Vienako ogiak, zerbezalariek zerbeza-upel aundia ta Gambrinus erregea bere gurdiaren nagusi.

Vienako egunak, ikasaldiko klaseetan eta museoak ikusten, banatzen ditu nere osabak.

Goizetik museotan eta arratsaldetik klasean.

Illaren amarrean Museum fûr Volskunde-n egindako ikusketaren berri ematen digu: antxe arkitzen da folklore-saillik ugarienetako bat, Austriako inperioak, Europako gerra baiño len, mendean zeuzkan errietako kultura errikoiarena, bereziki.

Italia, Suiza, Irlanda ta Euskalerriko gauzak ere badira.

Azkeneko sail oni buruz, nere osabaren oar bat: Fûhrer en Haberlandt-ek au idatzi zuen:, ta ori ez da egia; txokolatea ez bait da ianari berezia euskotarrentzat.

Ondoko egunetan, astiro, Technisches Museum, Naturhistorisches Museum-en Museo prehistorico ta Hofburg-en etnografikoa, ikusten ditu.

Ikasaldiakin batera bukatzen da Vienako egonaldia ere.

Ogeita amar persona ibili ziran ikasaldian eta nere osabak interesgarria jo zuen.

Illaren 15`an Innsbruck-era.

Ostatutzat Hotel Kreid artzen du ta an siniskeri-ezaugarriak nabarmen ikusten ditu: sarreran, lurrean, bi zaldi-perra, gelaen zenbakietan ez da azaltzen 13.

Egun ori osoa, Tiroler Volkskunstmuseum-en igarotzen du nere osabak: errialde-artearen museotan ikusi dituen garrantzitsuenetakoa.

Museo orretako gela ta gauzen berri, iru fitxa osotan ematen digu.

Illak 16, berriz ere Zurich-era, Lucernarako bidean.

Uri onetan, zingiraren inguruan zebillela, hidroabioi bat jeisten ikusten du.

Pilotoakin izketatu ta, arratsalde berean alkarrekin egatu bear dirala, erabaki dute.

Zertarako egan egin, ona emen: Alpe-mendiak eta glaziar batzuen egoera ikusi nai ditut.

Nere maixu ta lagun Aranzadikin arkitzen naiz.